XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazkaltzen bukatu zutenean, esan zieten urrengo gasolineran gelditu bear zutela, gasolina eta kafea artuz.

- Guk ere orixe egin bear degu.

- Goazen -esanda abiatu ziran, naparrak aurretik, Jose eta Josepa atzetik.

Etzuten presarik.

Errez segitzeko moduan zijoazten.

Besteentzat obe era ortan.

Ikusi zutenean baztartu zirala, atzekoak ere bai.

Artu zuten gasolina.

Gero kafea kopa banarekin gizonezkoak. Josepak patarrik etzuan artu.

Josek kontua eskatu zuan, da eginda zegoala esan zion tabernariak.

Dirua eskeiñi zien, baiñan etzioten artu.

Urrena gelditzean artuko zutela esan zioten.

Benetako lagunak sortu zitzaizkien.

Abiatu ziran berriz.

Tudela aldean zetozen, geroz ta gerturago.

Larogei ta bost bat kilometro Iruñera zeuden. Iru ordu laurden.

Belate alderako bidera iritxi ziranean, naparrak gelditu egin ziran. Besteak ere bai.

Atera laurak eta despeditzeko eskuak luzatzen asi zan bat; eta Josek:

- Beste trago bat egin gabe partitu bear al degu? - esan zien.

Besteak, berriz:

- Gaur bezelaxe uste gabean bilduko gera berriz - esanda, danak besarkada bana alkarri emanda partitu ziran.

Senar-emazteak Irurtzun aldera beren bidean.

- Au da suertea izan deguna -zion Josepak.

- Alde ederra da bakarrik ibili edo olako lagunekin.

Josek: - Bai; ala da. Beste kafe bana emango nien pozik, lentxeago gelditu balira.

- Berriz ikusteko gogoarekin gelditu gera beintzat. Ala obea da.